www.santurtzieus.com

MUSUBERO, MON AMOUR 3

 

HIRUGARREN ATALA

(laugarren eta bostgarren kapituluak)

Laugarren kapituluan, Andereņo Maripik ahaleginak egin ditu neska taldea hurrengo partida garrantzitsurako mentalizatzeko. Mentalizazio-lan horren lekuko izan dira parkeko ohiko biztanle batzuk, esate baterako, txolarrea, gizon bibotedun serioaren harrizko estatua eta footing egiten dabiltzanak.

Birpasa ezazu testua eta azal ezazu nola txertatu dituen narratzaileak lekuko horiek kontakizun nagusian. Zer kontatzen digu narratzaileak lekuko horietako bakoitzari buruz?

txolarrea:

 

gizon bibotedun serioaren estatua:

 

footing egiten dabiltzanak:

 

 

 

ARTEA

 

Zoroen moduan, presaka ibili omen dira gure neskak Bordeleko kaleetan barrena. Elizak, dorreak, museoak eta abarrak bisitatu dituzte eta ez dira ez aspertu, gauza interesgarri asko ikusi baitituzte. Ibilaldi horretan ikusitako zenbait gauza zehaztasun handiz azaldu dizkigu Maxek. Hona hemen hiru adibide:

Marraz ezazu eskuineko laukian Maxek deskribatutako zera horietako bat.

"Koloretako kristal txiki-txikiz egindako agure bizarzuri onkote bat ikusi dut, fraide jantzian, eliza bateko beiratean: uharte batera heldu delakoan, sua pizten ari da agure bizarzuri onkotea, balea baten bizkar gainean dagoela konturatu gabe.

A zer dutxa hartu behar duen fraideak irla uste duena, suarekin esnaturik, nagiak atera eta ura txorrotadaka botatzen hasten denean!"

 

"Beste eliza bateko zutabeek zuhaitz-forma dute. Albo batera erortzen diren hostoak arrain bihurtzen dira; beste aldera erortzen direnak, galeper. Danel lerdemerke gurekin balego (eta eskerrak ez dagoen!) berehala botako luke baldarkeriaren bat:

- Ni zuhaitz horren jabe banintz, sare bat jarriko nuke albo batean, tiro egiteko portu bat bestean."

 

"Dorre bateko zurubiko horman gora eta gora igo gara gero. Suge bat ikusi dut gora bezala behera ere, sugeak buru bana baitzuen bi muturretan. Zurubiaren azken mailara iristen ari ginela, orkatilatik heldu diot Aneri, eta fiiiis! egin diot."

 

Beste batzuetan, Maxek esaldi bakar baten bidez egin digu objetuen deskribapena.

Har ezazu esaldi horietako bat eta erantsi iezazkiozu zeuri bururatutako nahi beste nabardura eta xehetasun, arestiko beste hiru haiekin Maxek egin duen moduan.

 

"Santu bat ere ikusi dut itsasoa goldatzen"

 

"Itsu bat gudaroste bati bidea zabaltzen"

 

"Emakume bat, begietan ihintza zuela"

 

"Itsas gainean dabilen agure bat, zapaten ordez zituela txalupak oinetan..."

 

"Munstro tzarrak"

 

"ahoan txoriak dituzten agure beneragarriak"

 

"zaldi hegalariak"

 

"oreinen eta horrelako animalien titietako esneari esker salbatutako haurrak"

 

"bihotzean hiri oso bat kabitzen zaion emakumea..."

 

 

KIROLAK

Testuan zehar kirol munduarekin lotura estua duten hainbat esapide aurkitu ditugu. Azter ditzagun arretaz.

Birpasa ezazu testua eta adieraz ezazu bigarren zutabean zein izan daitekeen esapide horietako bakoitzaren gaztelaniazko itzulpena.

Hirugarren zutabean, erabil itzazu beste hitz batzuk azpimarratutako zatien ordez eta sortu itzazu jatorrizkoaren antzeko beste esapide batzuk.

Azken zutabean, berriz, adieraz ezazu zuk sortutako esapide horien gaztelaniazko itzulpena

- beldurrez jokatu

- ozta-ozta irabazi

 

- ozta-ozta iritsi finalera

- badaezpadakoak izan

 

- txapelketa irabazi

- kemena eta garra jarri

 

- gureak egin du

- txapeldunak izan

 

- italiarrak adina izan

- koparekin itzuli

 

     

 

Sartu eusk@ltegira!